para leer en castellano pinchar aquí
Gaur goizean Uribe Kostako EH Bilduko zinegotziok
gure erabateko desadostasuna azaldu, eta irmoki salatu
dugu Berangoko Megaparka eraikitzeko erabakia.
Makroproiektu honen atzean daudenek Uribe Kostako herrien
bizitza hipotekatuko dute; bizitza sozial eta kulturala desagerraraziz. Herriko
merkataritza eta horrekin batera, herrien bizitza desagertzera kondenatuz.
Hala, gogor salatu dugu ezarri nahi diguten herri eredua; bizitzarik gabekoa,
giro sozial eta kulturalik gabekoa.
Gure herri eta hiriak lo egiteko herri soil bilakatu nahi dituzte; inolako mugimendu eta bizirik gabe. Eta gu ez gaude prest hori onartzeko.
Berangoko Udal gobernua da, EAJ, alderdi popularraren
laguntzarekin, eredu hori bultzatu eta ahalbidetu duena. Ez daukagu inolako
zalantzarik; Berangoko udal gobernua da Berango zein beste eskualdeko herriak
hiltzera kondenatu dituena.
Horren aurrean, EH Bilduk argi eta garbi merkataritza
txikia zein ertainaren aldeko apustu garbia egin izan du, eta egiten du. Argi
daukagu defendatzen dugun herri-eredua zein den; herri atsegina, bizia,
osasuntsua eta tokian tokiko merkataritzarekin. Herri-merkataritzak
herritarrenganako tratu hurbila izateaz gain, herri jasangarriak egiten ditu
(autoak erabiltzeko beharrik ez); gainera, tokian tokiko produktuen salerosketa
zuzena posible egiten du, elikadura burujabearen aldeko urratsak emanez.
Ondorioz, gure herri-ereduak lana sortzen du; berton bizi eta lan egin gura
dugulako.
Merkatalgunearen eraikitzea defendatzen dutenek
darabiltzaten argudioen artean, azpiegitura erraldoi horrek sortuko dituen
lanpostuak daude; hala, horren bidez, lana goratu eta zilegitasuna ematen
diote horrelako obra faraonikoari.
EH Bilduk, ordea, argi dauka Megapark horretan sortuko
den lana, ez dela duina izango. Jakin badakigu langileek pairatuko dituzten
lan-baldintzak eskasak izango direla; baldintza desegonkorrak, soldata txikiak,
ordutegi luzeak… horiek dira besteak beste, sortuko diren lanaren ezaugarri
nagusiak.
Lana eta aberastasuna sortuko dutela saltzen dute,
prekarietatea baino ez dutenean ekarriko. Mota honetako argudio faltsuak
erabiltzen dituztenek ez digute esaten lan prekario horrek zenbat lan duin
suntsituko duen gure herrietan.
Ezarri nahi diguten eredua salatzeaz gain, aipatu behar
dugu Megaparkeko eremuan topatu dituzten aztarna arkeologikoak. Jakin izan
dugun bezala, bertan zenbait hondar topatu eta ez omen dira aintzat hartu;
nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren ebazpenaren arabera, zantzu arkeologikoak
topatzen direnean berehala Foru Aldundiko Kultura saila abisatu behar den. Ez
ei dute horrelako prozedimendurik abiatu eta ondare kulturala arriskuan jarri
dute. Jokabide honek agerian uzten du beste behin ere gure ondarearekiko eta
ingurumenarekiko daukaten begirune eza.
Arestian aipatutako arrazoi guztiengatik, Uribe Kostako
udalei exijitzen diegu jarrera aktiboa izan dezaten merkatal gunearen aurka,
eta herri eredu biziaren alde; bizi sozial eta kulturalaren alde egin dezaten
eskatzen diegu, baita lan baldintza duinen alde ere.
EZ DUGU NAHI EZTA BEHAR ERE MERKATALGUNERIK!
GURE HERRIETAN BIZI ETA LAN EGIN GURA DOGU!
Iturria: Getxoko Ehbildu
Felicitar a EHBildu por esta campaña tan importante.Ahora que está de moda EEUU por eso de la elección de un Presidente fascistoide y reaccionario viene a cuento comentar que la cultura del consumismo y el derroche nos viene de ese entorno que es deshumanizadora a todas luces.Cultura a la que nos debemos de oponer tal como lo estáis planteando.Animo
ResponderEliminarPor qué en este caso el PNV no plantea un referéndum popular para saber qué opina el pueblo?En lugar de eso se apoya en el PP para decidir ese sinsentido y solo favorable a las empresas multinacionales y de grandes dimensiones
ResponderEliminar¿Cómo?¡qué decís de perder puestos de trabajo!, si la Sra. alcaldesa de Berango dijo que iban a crear 120 puestos de trabajo!, Ahí con un par!. Eso sí sin comentar en qué condiciones ni hablar de los que iba a quitar.
ResponderEliminarLa verdad es que a estas alturas de los trabajos del parque comercial, ya solo nos queda el recurso del pataleo, porque viendo quiénes son los promotores y de qué partido son, y dado lo avanzado delas obras, creo que esto no se para ni aunque se encuentren el mayor tesoro arqueológico del mundo.Tenía que haber habido movilizaciones antes. No ahora, que va a dar igual.
No estoy de acuerdo con que ya no se puede hacer nada.La nuclear de Lemoiz estaba prácticamente acabada y se paro y hay está para contemplarla como el monumento a la sinrazón.El PNV la apoyo con toda su fuerza.Opino que aún es tiempo de parar ese hipermercado,pero si la gente se moviliza y se opone con todas sus fuerzas
ResponderEliminar