2013/06/27

BARRIKAKO JAIAK

BILDUBARRIKAk JAI BATZORDEAK BESTE BEHIN ERE EGINDAKO LAN TXUKUNAGATIK ESKERTU NAHI DU. 

BilduBarrikan garrantzi handia ematen diogu jaiei, herritarroi elkar ezagutzeko eta elkarlanean aritzeko aukera ematen baitigu. Horretarako ezinbestekoa da jaiak herrikoaiak izatea eta, beraz, herritarrok antolatutakoak. Azken bi urteotan horrela izan da eta zoriontzekoa da, are gehiago aurrekontua gero eta eskasagoa izanda eta Udaletxetik jarritako trabak gero eta handiagoak izanik. Hortaz, mila esker berriro ere, Barrikan jai herrikoi eta parte-hartzaileak bultzatzeagatik. ANIMO ETA SEGI HORRELA!