Mostrando entradas con la etiqueta Foru Aldundia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Foru Aldundia. Mostrar todas las entradas

2017/01/24

BARRIKABASO: GUZTION ARTEAN ORDAINDU BEHARKO DUGUN PELOTAZO URBANISTIKOA




 
Barrikabaso afera dela eta, hurrengo egunetan aldizkari monografiko bat jasoko duzue etxean.

PDF bertsioan lortzeko sakatu HEMEN. Pulsa AQUÍ para descargar la revista monográfica.

Euskarazko bertsioan hurrengoa dio:
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Batzordearen arabera, Barrikabaso itsasbazterra babes-modu baten parte da eta, beraz, paisaia-balio handiko gunea. 1988an, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen Barrikabasoko ingurune osoa Paisaia Babesteko Eremu Berezi izendatzea, Muriola eta Sopela bitarteko labarra barne.

1991n, Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak onartu ziren Barrikan, eta gure udalerriko itsasbazterra Lurzoru Urbanizaezin eta Paisaia Babesteko Eremu Berezi izendatu zen. Arau horiek indarrean dira oraindik ere. Baina Bizkaiko Aldundiaren eta udal gobernu-taldearen asmoak oso ezberdinak ziren, balio naturalagatik pribilegiatua den gune horri dagokionez. Gogoratu beharra dago, nolanahi ere, lur horien jabeak Lezama-Legizamon eta Chalbaud familia dela (garai hartan, Bizkaiko EAJko diruzaina).

Zentzugabekeria honen hasierak data eta leku zehatzak ditu: 1997ko ekainaren 12a, Barrikako Udaleko udalbatza-aretoa. Alkateak eta EAJko lau zinegotziek, oposizioko zinegotzien iritzia aintzat hartu gabe eta sen onaren aurka, ebazpena onartu zuten babes bereziko lurra berriz sailkatzeko eta 87 txalet eraikitzeko, babes ofizialeko 12 etxebizitza egiteko aitzakiapean. Oposizioko bi zinegotziek, biak ere Herri Batasunakoak, proiektuaren aurkako alegazioa aurkeztu zuten, 12 etxebizitza sozialen argudio zabarra desegiteko. Gerora, Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zuen EAJren birsailkapena, HBko zinegotzien argudio berberak aipatuz eta birsailkapena justifikaziorik gabekoa zela adieraziz.

Barrikako Udalbatzak onartutako eta ondoren Bizkaiko Aldundiak berretsitako birsailkapenaren aurrean, Txipio Bai Elkarte Naturalistak moldaketa salatu zuen auzitegietan. Aurkeztutako salaketa guztiak elkartearen alde ebatzi dira, hau da, Udalaren eta Aldundiaren aurka. Birsailkapenari buruzko epaiei erreparatuz gero, argi ikus daiteke erakundeak eta sustatzaile partikularrak eskutik helduta zihoazela. EAJren eta sustatzaileen arteko harremanaren beste adierazle bat da sustatzaileak Udalaren lokal bat izatea, bere lursailak saltzeko.

Halere, kudeaketa horren zentzugabekeriak gaur egun arte iraun du. Txipio Bai elkartearekiko EAJren harrokeria eta mespretxuak (“lau katu” zirela esanez, besteak beste), Foru Aldundiaren babesarekin, are gehiago larriagotu zuen egoera; izan ere, auzitegiek arrazoia elkarteari ematen ziotela ikusita, kautelazko neurriak hartu eta Udalaren beraren interesak babesteko lanak geldiarazi beharrean, eraikuntza-lizentziak ematen jarraitu zuen. 2001ean, Udalak bere aurkako bi epai zituen eta, hala ere, baimenak banatzen jarraitu zuen 2005era arte, gutxienez, sustatzaileek irabazi berri dituzten demanda-kopurua handituta.

Barrikako zein Bizkaiko EAJri egotz dakiokeen erantzukizuna bikoitza da, beraz: alde batetik, aldez aurretik paisaia-babes bereziko ingurune izendatutako lurzorua justifikaziorik gabe birsailkatzeagatik, eta, bestalde, birsailkapena legez kanpokotzat joko zelako adierazle argiak egonik (gerora gertatu zen bezala), kautelazko neurriak ez hartzeagatik.

Kudeaketa ezin txarrago horren emaitza da Barrikako Udalari eta Bizkaiko Aldundiari ezarritako zigorra, hirigintza-eragiketa horren sustatzaileei eman beharreko kalte-ordainaren bitartez; Barrikako Udalaren kasuan, zigorra kalte konponezina da udal-altxortegirako, ordaindu beharreko 1,5 milioi euroak urte osorako udal-aurrekontuaren adinakoa baita. Beste modu batean esanda, Udalak 200.000 euro bideratzen baditu herrian egin beharreko inbertsio errealetara, soilik isunaren erdia ordaintzeak datozen lau urteetan euro bakar bat ere ez inbertitzea ekarriko luke, eta, isuna osorik bere gain hartuz gero, inbertsiorik gabeko 8 urte izango lirateke.

Barrikako EAJn ohikoa den bezala, oposizioko taldeok hedabideen bitartez jakin dugu zigor-epai horren berri. Azken orduan jakin dugu, halaber, Aldundiak eta Udalak ez dutela isuna errekurritzeko asmorik, alegia, egozten zaien erruduntasuna euren gain hartzen dutela modu inplizituan. Sinetsezina badirudi ere, egun, zentzugabekeria urbanistiko horren arduradun batek ere ez du bere gain hartu inolako erantzukizunik. Bizkaiko EAJko inork, are gutxiago Barrikako EAJkoek, ez du bere gain hartu garai hartako erabakirik, ezta horien ondorio ekonomikorik ere, areago udalerri gisa dugun etorkizuna hipotekatu ondoren ere.

Barrikako EH Bildu ez da izango herritarrei eginiko lapurreta horren konplize, eta horregatik gure esku dagoen guztia egingo dugu zentzugabekeria horren arduradunek, izen-abizenak dituzten horiek, egindakoagatik ordain dezaten.

2014/12/02

CERCA DE MEDIO AÑO PARA 11 RESPUESTAS.


El día 4 de junio de 2014 presentamos una batería de preguntas (ver entrada anterior del blog aquí), y después de mucho insistir tanto en Comisiones Informativas como en Plenos, el día 11 de noviembre nos remitieron, al fin, el documento con las respuestas que se reproduce en la foto.  Han necesitado más de 5 meses para dar respuesta a once preguntas del principal partido de la oposición, qué no tendrán que esperar los vecinos y vecinas de nuestro municipio. Es una pregunta retórica, por supuesto, dado que somos de sobra conocedores de lo habitual de esta práctica todos aquellos y aquellas que hayamos necesitado de algún servicio municipal.  Bien lo saben, por ejemplo, los perjudicados/as por el abandono de las parcelas de Garramune, los vecinos y vecinas de Larretxe que han solicitado ser incorporados a la red de saneamiento o los de Lepola que han solicitado una solución para el edificio en ruinas en el acceso al barrio, o algún que otro comercio del pueblo que solicitan permisos para mejorar sus instalaciones y tienen que esperar meses (más de una año, incluso!) para que reciban alguna respuesta. Y es que como ya hemos denunciado en alguna otra ocasión la ausencia de respuesta es la norma en el Ayuntamiento y no la excepción. Y eso que bajo la excusa de ganar en eficiencia suprimieron las comisiones técnicas volviendo (gracias al apoyo de los trásfugas) al modelo presidencialista y opaco que ha regido en este Ayuntamiento desde tiempos inmemoriales. Con el agravante, que en la actualidad, lo hacen con sólo un tercio de la representación municipal. Este, y no otro, es el modelo de gestión del PNV para Barrika.
 

2013/11/09

CASUALIDADES DE ÚLTIMA HORA

Por fin, se celebro la reanudación del Pleno del día 30. Se trataron una serie de temas, algunos importantes para los vecinos y vecinas como la modificación de las Ordenanzas Fiscales o el tema de Barrikabaso que llegó a monopolizar buena parte del pleno. No vamos a entrar ahora a explicar lo ocurrido con ambos temas en profundidad, porque requiere de un análisis que todavía no hemos realizado como grupo, pero sí, queremos subrayar algunas casualidades de última hora que por parecer más banales no dejan de tener su importancia.
 
La primera casualidad la comprobamos antes incluso de empezar la sesión. Lamentablemente, los dos concejales no adscritos habían excusado su asistencia. No sólo uno, si no ambos. Ya es insólito que falte algún concejal al pleno, pero dos, salvo epidemia de gripe, no se recuerda.

2013/10/30

BARRIKABASO. EHBilduren prentsa oharra Bizkaiko Foru Aldundian


Dakizuen moduan, Barrikabasoko hirigintza proiektuak oso egoera deserosoa eragin du Barrikan. Batetik, hainbat etxebizitza eraiki direlako legeak baimentzen ez zuen tokian eta esparru hori etxeak eraiki aurretik zegoen egoerara bueltatzeko eskatzen duelako Auzitegi Goreneko epai batek.
 
Barrikako EH Bildu arazo larri horri konponbidea emateko aritu da lanean. Afera honetako hiru aldeak ados jartzen saiatu da. Alegia, etxebizitzen jabeak, Txipio Bai eta Udala ados jarriko dituen akordioa bilatzen aritu gara. Horretarako Udala, Txipio Bai eta etxebizitzen jabeen arteko hitzarmena bultzatu dugu Udaletik, herriko alderdiek eta HAPO Aholkularitza Batzordeak horrela eskatuta.