Mostrando entradas con la etiqueta hauteskundeak2023. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hauteskundeak2023. Mostrar todas las entradas

2023/04/17

Herri programaren aurkezpena

EH Bilduren herri-programa eta proposamenen aurkezpena apirilaren 22an

40 egun baino gutxiago falta dira maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako eta Barrikako EH Bildun burubelarri ari gara lanean hitzordu garrantzitsu honi begira.



Alkatetzarako hautagaia eta zerrenda aukeratu ostean, herri-programa osatzen ibili gara eta berau eta gure proposamenak aurkezteko, batzar zabala egingo dugu datorren larunbatean.

Apirilaren 22an izango da,13:00etan, Goierriko Kultur Etxean, eta herritar guztiak gondidatu nahi zaituztegu bertara, zuen iritzi eta ekarpenen berri izan nahi dugulako. 

Esateko zaudete, entzuteko gaude.

2023/03/29

Gure Taldea

“Beste herri bat posible delako”, hemen duzue Barrikako EH Bilduren lantaldea datozen udal hauteskundeetarako. 

Herritik zehar kartelak ipini genituen igandean, Barrikako EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen ekipoaren talde argazkiarekin.


Askotariko taldea da. Gazteak zein ez hain gazteak, lanbide ezberdinetakoak, udal kudeaketan esperientzia daukatenak eta herri mugimendutik datozenak, edota Barrikako auzo ezberdinetakoak.

Ilusioz eta lanerako gogoz, argi dugulako beste herri bat posible delako.

2023/02/21

Aldaketaren aldeko konpromisoa / Compromiso por el cambio

Aldaketaren aldeko konpromisoa Uribe Kostako Mankomunitatean

Datorren igandean, otsailaren 26ean, Uribe Kostako ekitaldia egingo du EH Bilduk Barrikan. 12:00etan izango da, udaletxean.

Bertan izango dira Berango, Sopela, Urduliz, Plentzia, Gorliz eta Lemoizeko alkatetzarako hautagaiak, Xabier Errementeria Barrikako zerrendaburuarekin batera.

Compromiso por el cambio en la Mancomunidad de Uribe Kosta

El próximo domingo, 26 de febrero, EH Bildu celebrará en Barrika un acto a nivel de Uribe Kosta. Será a las 12:00 horas, en el Ayuntamiento.

Allí estarán las y los candidatos a las alcaldías de Berango, Sopela, Urduliz, Plentzia, Gorliz y Lemoiz, junto al cabeza de lista de Barrika, Xabier Errementeria.

2023/02/10

Xabier Errementeria, EH Bilduren alkategaia

Xabier Errementeria izango da EH Bilduren hautagaia Barrikako alkatetzarako 

Barrikako EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako hautagaia aukeratu du, horretarako martxan ipinitako prozesuari amaiera emanez. 

Oinarri sozialeko hamarnaka kidek egindako proposamenetan, 14 hautagai posible agertu ondoren, hauekin harremanetan jarri gara euren prestasuna ikusteko, iragarri genuen moduan. 

Prozesu honen ondoren, Xabier Errementeria izan da aukeratutakoa. Bera izan  da bilkideen berrespenera aurkeztu den hautagai bakarra, herriko 5 bilkideren babesarekin. Barrikako bilkideen erabateko babesa izan du Errementeriak, otsailaren 2tik 4ra bitartean elkarrekin aplikazioan egin den botazio telematikoan. 

Xabier Errementeria Donostian otsailaren 11n EH Bilduk egingo dituen "Jardunaldi munizipalistetan egongo, Hego Euskal Herriko alkategai guztiekin batera. 55 urte ditu Errementeriak eta Kutxabankeko langilea da. Ondo ezagutzen du Barrikako Udala, zinegotzi izan baita 2019tik.

2023/01/16

Barrikako EH Bilduren alkategaia aukeratzeko prozesua

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak izango dira hasi berri dugun 2023ko honetako erronkarik handiena. 

Horrela, honezkero ekin diogu pandemiak goitik behera baldintzatu duen legegintzaldiaren balantzea egiteari, Miren Tubet, Xabier Rementeria eta Susana Alvarez 2019tik gure zinegotziak udalean egindakoa bilduz eta duela lau urteko hauteskunde programatik bete duguna eta betetzeko dagoena aztertuz.


Honetaz gain, udal hauteskundeetan Barrikako EH Bilduko alkategaia aukeratzeko prozesuari ere ekin diogu. 

Horretarako, prozesu parte-hartzailea abiatu Barrikako EH Bilduren oinarri sozialarekin, alkaterako izen proposamenak bilduz. 14 barrikoztarren izenak jaso ditugu, eta eurekin harremanetan jarriko gara orain, euren prestasuna zein den ikusteko.

Azkenik, Barrikako EH Bilduren bileretan parte hartu nahi baduzu edo besterik gabe, mezuren bat helarazi nahi badiguzu, bidal iezaguzu mezu bat posta elektroniko honetara: barrika@ehbildu.eus