2023/01/16

Barrikako EH Bilduren alkategaia aukeratzeko prozesua

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak izango dira hasi berri dugun 2023ko honetako erronkarik handiena. 

Horrela, honezkero ekin diogu pandemiak goitik behera baldintzatu duen legegintzaldiaren balantzea egiteari, Miren Tubet, Xabier Rementeria eta Susana Alvarez 2019tik gure zinegotziak udalean egindakoa bilduz eta duela lau urteko hauteskunde programatik bete duguna eta betetzeko dagoena aztertuz.


Honetaz gain, udal hauteskundeetan Barrikako EH Bilduko alkategaia aukeratzeko prozesuari ere ekin diogu. 

Horretarako, prozesu parte-hartzailea abiatu Barrikako EH Bilduren oinarri sozialarekin, alkaterako izen proposamenak bilduz. 14 barrikoztarren izenak jaso ditugu, eta eurekin harremanetan jarriko gara orain, euren prestasuna zein den ikusteko.

Azkenik, Barrikako EH Bilduren bileretan parte hartu nahi baduzu edo besterik gabe, mezuren bat helarazi nahi badiguzu, bidal iezaguzu mezu bat posta elektroniko honetara: barrika@ehbildu.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario