Atzo, hilak 25, izan genuen aurreneko
opor osteko bilera ofiziala Udaletxean. Ohikoa denez, deituta geunden jarraian
egiten diren bi batzordeetara, Kontu Batzorde Berezira eta
Informazio-Batzordera, hain zuzen. Legealdiko beste abuztuetan ez bezala,
aurtengoan ez dugu batzorderik izan eta beraz bi hilabete generamatzan Udaletxean
modu ofizialean zinegotzi guztiok bildu barik. Baziren gai batzuk uda aurretik
itxi gabe geratu zirenak eta bilera hasi aurretik gure ikusmina horien, eta
beste batzuen, inguruan handia zen. Batzuk gogoratuko dituzue uda aurretik
blogean aipatu genituelako, esaterako, Nagusi Etxearen kontratu luzapenaren
auzia (sakatu hemen ikusteko) edo zinegotziok jasotzen ditugun dieten eguneraketa
2014 urteko Aurrekontuetara doitzeko (sakatu hemen) pare bat aipatzearren.