EH
Bilduren proposamena aintzat hartu eta zerga
paradisuen
aurkako ekimena onartu du Legebiltzarrak
EH Bilduk proposatu bezala, zerga paradisuetan aritzen
diren pertsona eta enpresen zerrenda argitaratu beharko da eta, enpresen
erantzukizun soziala arautzean, ezinbestekoa izango da zerga paradisuekiko
harremanik ez izatea. EH Bilduk proposatu bezala, Legebiltzarrak legez besteko
proposamena onartu du gaur zerga paradisuak ezabatzeko. EHbilduko kide den Leire Pinedoren
eskakizunari jarraiki, Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek osatzen duten Zerga
Iruzurraren Aurkako Batzordeak kontrolak zorroztu beharko ditu egoitza fiskala
edo negozio atala EAEn duten eta zerga paradisuetan aritzen diren pertsona eta enpresen
gainean, eta pertsona eta empresa horien zerrenda osatu eta argitaratu beharko
du. Halaber, enpresen erantzukizun soziala arautzean, enpresek zerga
paradisuetan egoitzarik edo filialik ez izatea ezinbestekoa izan dadila
galdegin du Legebiltzarrak, EH Bilduren tesia ontzat emanda.
Leire Pinedo pozik agertu da lortutako akordioarekin,
“paradisu fiskaletan aritzen direnen zerrenda argitara emateak dagozkien zergak
hemen ordaintzea ahalbidetuko duelako, horixe baita azken batean helburua”.
Enpresen erantzukizun sozialari dagokionez, “urratsa egin dugu erantzukizun
hori egiazkoa izan dadin, enpresa handiek euren irudia zuritzeko erabiltzen
duten marketing estrategia bihurtu ez dadin”.
