2016/05/10

URDULIZKO OSPITALEA PUBLIKOA ETA KALITATEZKOA


Urdulizko Ospitalea inprobisazioarekin kudeatzen ari direlako kezkatuta agertu da EH Bildu, eta pribatizaziorako atea zabal daitekeela ohartarazi du
- EH Bilduk ohartarazi duenez, ospitalearen hainbat zerbitzu pribatizatuak izan daitezke: garbiketa, sukaldea, mantenimendua... EH Bilduk pribatizaziorik ez egotea eta sukaldearen hornitzaileak bertakoak izatea aldarrikatuko du.
- EH Bilduk garraio publikoa sustatzea eta planifikatzea bultzatuko du: metroaren maiztasuna handitzea eskatuz, Uribe-Butroen autobus-linea berriak aztertuz...
- EH Bilduk azpimarratu duenez, ospitalea sarbide nahikorik ez duen ingurune batean eraiki dute, eta gaur egun ez da aurreikusten ospitalera erraztasunez heltzeko sarbiderik, inguruko auzokideei kalterik ez sortzeko.
2016.05.10. Prentsaurrekoa eskaini dute gaur, maiatzak 10, Rebeka Ubera legebiltzarkideak, Zigor Isuskiza batzarkideak eta Plentziako alkate David Crestelok, Urdulizko Ospitaleak sortzen dizkien kezkak azaltzeko. Izan ere, azaldu dutenez, ospitalearekin lotutako hainbat zerbitzu inprobisazioarekin kudeatzen ari dira.
Lehenik eta behin, EH Bilduko ordezkariek nabarmendu dute ospitale berriaren irekiera pozgarria dela. Ustez aurtengo ekainean martxan jarriko den Aldredo Espinosa ospitalea berri ona da eskualdearentzat. Baina azaldu dutenez, arduratuta daude ospitalearen kudeaketarekin: aurreikuspen falta egon delako, erantzun argirik ez dugulako jaso, beste osasun azpiegitura batzuetan gertatu dena ikusi dugulako...
Sarbideei dagokionez, gogoratu behar dugu ospitale berria inolako sarbiderik ez duen inguru batean eraiki dutela (gainera, inguru horrek ingurumen-balio altua zuen). Txarto komunikatuta dagoen inguru batean eraiki dute, eta hori gutxi balitz, ez dute aurreikusi sarbide berri egokirik ospitalera heltzeko.
Orain arte egin den azterketa bakarra Sopelako Udalak egin zuen aurreko legegintzaldian, EH Bilduren gobernuarekin. Baina dirudienez, Aldundiak eta gainontzeko erakundeek (Urdulizko Udala eta gaur egungo Sopelako Udala barne) ez dute interesik sarbideen arazoari aurre egiteko. EH Bildutik eskaera argia egiten diegu erakunde guztiei: sarbideei konponbide integral eta koordinatua ematea, ospitaleak sortzen duen trafikoak eragin negatiboa izan ez dezan, batez ere Urdulizen eta Sopelan. Prozesu hori herritarrekin batera egin dezatela eskatzen diegu.
Garraio publikoari dagokionez, ospitalearen proiektuak gabezi handiak ditu ere. Ez da aurreikusten metroaren maiztasuna handitzea, gaur egun maiztasuna ospitalak sortuko duen eskaerari aurre egiteko nahikoa ez den arren. Ez dute aurreikusi Urdulizko metro-geltokia eta ospitalea garraio publikoaren bidez lotzea, eta, gainera, gutxienez 2017. urteko martxorarte autobus-lanzaderarekin jarraituko dugu.
Uribe Butroeko kasuan eta metroko loturarik ez duten beste zonaldeetan, egoera are larriagoa da, oraindik ez dakigulako zer nolako loturak egongo diren autobusekin, zer nolako maiztasuna... Momentuz orain arte eman diguten erantzun bakarra honakoa da: "joango gara ikusten ospitalaren erabilera nola doan". Hau da, inprobisazio gehiago.
EH Bildutik aldarrikatzen dugu Urdulizeko Ospitalera heltzeko garraio publikoa indartu eta planifikatu behar dela, are gehiago kontuan hartzen badugu ospitale berriak ez duela sarbide egokirik.
Zerbitzuei dagokionez, EH Bilduko kideak arduratuta agertu dira Urdulizko ospitalea, ospitale fantasma batean ez geratzeko. Alegia, eraikin izugarri polita izan, eta barrua erdi hutsik izateko, espero ziren zerbitzuak murriztuz eta pertsonal gabeziekin. Ikusi dugulako gainontzeko ospitaleetan zer gertatu den. Eta plan funtzionalean jasotzen duten progresibotasun terminoek, erabakiak beharren arabera hartzeak, atzean ezkutatzen duena, zerbitzuen murrizketa delako.
EH Bildu kezkatuta agertu da ospitalean eman daitekeen pribatizazioarekin. Osasun sailak aitortu zeharkako zerbitzuak pribatizatuko dituela: mantenimendua, garbiketa, sukaldea... Zoritxarrez, kudeaketa ereduak eragin zuzena dauka kalitatean, eta esperientziak erakutsi digu gehienetan  pribatizazioak ez duela administrazioaren inolako jarraipenik eta kalitatean okerrerantz eragiten duela (eta gainera garestiagoa irteten zaigula guztioi).
Horrez gain, ospitale berri honek ingurune hurbilari ekar diezazkion onurak galtzeko aukerak daudela nabarmendu dute: sukaldea inguruko elikagaiekin hornitzeko; inguruko ekonomia sustatzeko... Euskaren normalkuntzari dagokionean ere, ez da probestuko ospitale berriaren irekiera, neurri zuzentzaileak hasieratik hartzeko.
Horregatik guztiarengatik, erakunde ezberdinetan honakoa proposatuko dugu:
1.     Urdulizko ospitalea, eskualdeko ospitale bati dagokion zerbitzuekin eta pertsonalarekin sortzeko. Eta horretarako ezarria duen egutegia betetzeko, eskualdeko osasun zerbitzuak indartuz eta inolako murrizketarik gabe.
2.     Osasun sailari eskatzen diogu Urdulizko Ospitalean eskainiko diren zerbitzu guztiak zuzenean Osakidetzak kudeatu ditzala, garbikuntza, mantenua eta sukaldea barne. Eta ez ematea inolako pribatizaziorik.
3.     Urdulizko ospitaleko sukaldea eta jangela, hurbileko ekonomia osatzen duten hornitzaile txiki, ertain eta baserritarren bidez egitea, ahalik eta elikagai osasuntsuenak erabiliz.
4.     Osasun sailari eskatzen diogu herritarrei osasun zerbitzuetara sarbidea errazteko, osasun ohitura osasuntsuak eskuratzeko, prebentzioa eta osasuna bere integraltasunean lantzeko lehen arreta indartzea  Uribe eskualdean; gainerako osasun zerbitzuekin, baita ospitalearekin koordinazioa hobetuz. Eta Urdulizko ospitaletik urrunen dauden eta bere eremuan sartuak izan diren  hiriguneetako herritarrei informazioa zabaltzea, eta haiekin zein udalarekin batera elkarlanean erabakitzea egokiena izan daitekeen erreferentziazko ospitalea eta osasun zerbitzuak.
5.     Osakidetzaren euskalduntzean eta herritar eta langileen hizkuntza eskubideen bermeetan sakontzeko, Alfredo Espinosa ospitalean euskararen II. Plana bete dezala  irekiera bertatik.

3 comentarios:

  1. Oso ondo euskeraz eginagatik baita ere esaeratik.Peneubekoek gaizki egiten ari da gai honek baita besteak.Noiz arte?

    ResponderEliminar
  2. Opino que ahora se impone conseguir sacar al Municipio de Barrika del aislamiento en transporte público.Es cierto que los gestores de la Diputación y los que rigen nuestro Ayuntamiento,que son del mismo Partido político,son unos enormes incompetentes y así como no han resuelto los accesos al hospital en el término de Urduliz,en el caso de Barrika cuál es la conexión que han previsto?Ninguna,eso sí hablar mucho y no hacer nada.Creo que tenemos que exigir que nos pongan una línea de autobús que conecte Barrika con el Hospital de Urduliz y con la parada de metro de esa localidad.Opino que se impone movilizar al pueblo para conseguirlo

    ResponderEliminar
  3. Estoy de acuerdo con el comentario anterior.He sabido por un concejal de ehbildu de que los alcaldes de la Comarca(solo los del PNV)se reunieron hace un mes para hablar de este asunto y que el alcalde de Barrika pidió que la lanzadera que hace el servicio de Gorliz-Plentzia que se venga hasta Barrika y claro le dijeron que verdes las han segado y que ya lo iban a mirar.Opino que si el pueblo se moviliza se conseguirá

    ResponderEliminar