2023/02/10
Xabier Errementeria, EH Bilduren alkategaia
Xabier Errementeria, candidato de EH Bildu
2023/01/16
Proceso de elección de la candidata o candidato de EH Bildu a la alcaldía de Barrika
Barrikako EH Bilduren alkategaia aukeratzeko prozesua
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak izango dira hasi berri dugun 2023ko honetako erronkarik handiena.
Horrela, honezkero ekin diogu pandemiak goitik behera baldintzatu duen legegintzaldiaren balantzea egiteari, Miren Tubet, Xabier Rementeria eta Susana Alvarez 2019tik gure zinegotziak udalean egindakoa bilduz eta duela lau urteko hauteskunde programatik bete duguna eta betetzeko dagoena aztertuz.
Honetaz gain, udal hauteskundeetan Barrikako EH Bilduko alkategaia aukeratzeko prozesuari ere ekin diogu.
Horretarako, prozesu parte-hartzailea abiatu Barrikako EH Bilduren oinarri sozialarekin, alkaterako izen proposamenak bilduz. 14 barrikoztarren izenak jaso ditugu, eta eurekin harremanetan jarriko gara orain, euren prestasuna zein den ikusteko.
Azkenik, Barrikako EH Bilduren bileretan parte hartu nahi baduzu edo besterik gabe, mezuren bat helarazi nahi badiguzu, bidal iezaguzu mezu bat posta elektroniko honetara: barrika@ehbildu.eus
2022/12/30
Urte barri on barrikoztarrak!!!
Zorionak eta urte barri on Barrikako auzokide guztioi!!!
Bihar amaituko da 2022. urtea, eta etzi hasiko da 2023.a, legegintzaldi honetako azkena. Amaitzen ari den urte honetan ere EH Bilduko kideok lanean aritu gara Barrika eta bertako auzokideon alde, udaletxean zein udaletxetik kanpo.
Urte berria zoriontzeko idazten dizuegu, eta bide batez, datorren urteari begira gogotsu gaudela aurreratzeko, ideia eta egitasmo berriekin, konbentzituta gaudelako beste herri bat posible dela.
¡Feliz año nuevo a todos y todas las vecinas de Barrika!
Mañana finalizará el año 2022, y la noche del sábado al domingo arrancará el 2023, el último de esta legislatura. En este año que está terminando las y los miembros de EH Bildu hemos estado trabajando por Barrika y sus vecinas y vecinos, tanto en el ayuntamiento como fuera del mismo.
Os escribimos para felicitaros el año nuevo, y de paso, para adelantaros que afrontamos el próximo año con energías renovadas, con nuevas ideas y proyectos, por que estamos convencidas de que otro modelo de pueblo es posible.