2020/01/21

PARTE-HARTZEAREN ITXURA(KERIA)



Pasadan ostiralean Udalak gutunak banatu zituen herritarren artean. Bertan esaten zena inkesta bat egingo zela Gizaker enpresaren bidez eta telefonoaren bitartez izango zela herritarren iritziak eta herriak dituen beharrak jakiteko. Hasiera batean herriak pentsatzen duena jakitea albiste pozgarria da, herritarrak beti izan behar baitira herriaren beharren abiapuntua.

          Baina ia aldi berean udaletxean aurrekontuen komisioa burutzen ari zen, eta udal gobernuak argi eta garbi utzi zion oposizioari ez zuela aurrekontu parte hartzaileak aurrera eramango. Beraiek aurrekontuak diseinatu eta aurrera eramango dituztela bere gehiengo absolutua baliatuz.

          Orduan herritarren iritzia zertarako eskatzen dute? Gero kasurik ere ez egiteko? Edo agian herriaren aurrean aurpegi bat erakutsi nahiean dabiltza, beraien iritzia garrantzitsua dela lau haizetara zabaldu eta gero bilkuretan guztiz kontrakoa, azken finean azken aurpegi hau da errealitatea islatzen duena. Badakigu bilkurak goizez izatearen ondorioa zein izan den azken hilabete hauetan zehar, herritarren presentzia eza, eta horren ondorioz herriari bizkarra eman eta nahi dutena egiten jarraitzen dute.

          Gogoan dugu oposizioko zinegotzi batek sinadura bilketa proposatu ziola udal gobernuari bilkurak arratsaldean izan zitezen, horrekin iritziz aldatuko zuten esperantzaz. EAJren gehiengo absolutuaren udal gobernuak hurrengoa erantzun zion: berdin zitzaiola sinadurak biltzea ala ez, bilkuren ordutegia ez zela inolaz ere aldatuko.

          Bestalde, 2019ko maiatzean, hauteskundeak izan baino aste batzuk lehenago, "Gertuko" auzo elkarteak eztabaida edo mahai inguru bat antolatu zuen eta alkategai guztiak gonbidatu zituen bertan herritarrei aurretik eginiko galderak edo inkesta antzeko bati buruz eztabaidatzeko asmoz. Elkarte hau auzoz auzo ibili zen herritarren kezkak batzen eta hobetu behar ziren gauzen zerrenda egiten. Eta nola ez, EAJren alkategaia (gaur egungo alkatea) agertu ere ez zen egin, beraientzat herritarrek duten garrantzia begi bistan utziz.

          Horregatik, gure ustez, orain egin nahi dutena aurpegi garbiketa bat besterik ez da. Itzalean herritarrak gutxietsi eta haien aurrean iritziak eskatu garrantzitsuak direla jakinarazten saiatzeko. Tamalez, egiteko era hau ez zaigu berria suertatzen baina salatu beharra dago, herria engainatua sentitu ez dadin.

2019/11/29

EL PNV DE BARRIKA NO QUIERE TESTIGOS




Desde EH Bildu de Uribe Kosta (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko EH Bildu) denunciamos la actitud antidemocrática y obstruccionista del alcalde de Barrika junto con el resto de concejales/as del PNV y queremos trasladar nuestra solidaridad con los compañeros y votantes de EH Bildu Barrika, que se ven marginados por la decisión de aquél de celebrar los plenos del ayuntamiento por las mañanas.

El alcalde ha decidido trasladar los plenos que hasta ahora se hacían por las tardes, a las mañanas, a pesar de que los concejales de EH Bildu le informaron de que por motivos familiares y laborales les era imposible acudir en ese horario.


2019/11/19

BARRIKAKO EAJ-K EZ DU LEKUKORIK GURA



Uribe Kostako EH Bilduk (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko EH Bildu) Barrikako alkatearen (eta gainerako EAJko zinegotzien) jarrera antidemokratiko eta oztopatzailea salatu nahi du, eta elkartasuna adierazi nahi die EH Bilduko alderdikide eta boto-emaileei, izan ere, azken horiek baztertu egiten dituzte udalak goizez osoko bilkurak egitea erabaki duelako.

Orain arte arratsaldeetan egiten ziren osoko bilkurak goizetara eramatea erabaki du alkateak, nahiz eta EH Bilduko zinegotziek jakinarazi zioten familia eta lan arrazoiengatik ezinezkoa zitzaiela ordutegi horretan joatea.