2014/11/06

IMANOL ETA GAINERAKO 27ak LIBRE!



Urriaren 30ean gure auzokidea den Imanoli elkartasuna adierazteko argazkia egin genuen Barrikako frontoian. Honen ostean, Osoko Bilkuran 28ak Libre! Plataformak egindako adierazpena aurkeztu genuen EHbilduren eskutik. Jarraian duzue  EAJren eta EHbilduren bozei esker onartutako idazkia:



HERRITARRON ADIERAZPENA.

Euskal Herritarrok urte luzez gatazka eta sufrimendua bizi izan ditugu. Azken denboran emandako urratsek eta abiatutako prozesu demokratikoak, konfrontazioa eremu politiko hutsera mugatuko duen etorkizunera eraman gaitzan nahi dugu.

Abiatutako bide honetan, eragile politiko, sozial zein norbanakoek emandako urratsek ekarri gaituzte egoera honetara. Eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko, ezinbestekoa izango da denok erantzukizunez jokatzen jarraitzea. Bide horretan, agerikoa da lekuz kanpo daudela konponbidea eten edo oztopatu asmoz eraikitzen dituzten traba berriak, eta honako prozesu juridikoa, aurreikusita dauden beste batzuk bezala, horietako bat da.

Epaiketa hau, frustrazio eragile bat da. Herritarrok ilusioz gaude ordea, eta bakean eta justizian oinarrituko den etorkizuna eraiki nahi dugu. Errespetua eta aitorpena oinarri izango dituena, eta eskubide zibil eta politiko guztiak onartuak izango dituena.

Justizia, garai berri baterako trantsizio ikuspegitik aplikatzen hasi behar da. Gazte hauen aurkako epaiketan inkomunikazio aldian torturapean egindako deklarazioak aurkezten ditu akusazioak froga gisa. Helburuak dituzte epaitzen, ez bitartekoak, hau da, jardun politikoa da epaitzen ari direna. Gutxi balitz, egun politikoki zentzurik ez duena, juridikoki ere biluztu egin du azkeneko 40 gazteren absoluzioak.

Horregatik guztiagatik, adierazpen honekin prozesu judiziala bertan behera uztea eta inolako zigorrik ez jasotzea nahi dugu. Auzipetu denak absolbitzea edo egokien den bezala, baina 28 gazte hauek ere libre nahi ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario