Iberdrolak gune natural hau berreskuratu eta berregituratzerakoan duen
erantzukizuna azpimarratu nahi du EH Bilduk. Iberdrolari lur honen kontzesioa
2018ko uztailean bukatuko zaio. Baina Eusko Jaurlaritza Iberdrolarekin
negoziatzen ari da kontzesio hori ahal bezain lasterren etetea. Honek esan nahi
du, arriskua dagoela ingurune hau berreskuratzerakoan Iberdrolak ezertxo ere ez
egitea.
1984an eman
zen moratoria nuklearra dela eta Iberdrolari 4.383 milioi € ordaindu dizkiogu
guztiok 25 urtez faktura elektrikoaren bidez; horietatik 2.273 milioi €
Lemoizko Zentral Nuklearraren kontura. Beraz, orain justuena da Iberdrolak
inguru natural hau berreskuratzerakoan erantzukizuna izatea da.
Eta zein
izango da zentralaren etorkizuna? Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi proiektu
bat jarri du mahai gainean. Baina ez ditu aurretik ongi etxeko lanak egin.
Kostaldea Babesteko Lurraldearen Arloko Planak dio hemen bi interbentzio egin
daitezkeela: bata Basordaseko kala berreskuratu eta bestea ingurunea
berreskuratzearekin bateragarria izango den aktibitate bat garatu. Beraz hau
bermatzeko lau neurri proposatuko ditu EH Bilduk:
1. Lemoizko Zentral Nuklearrak okupatzen duen lursaila, eta bere segurtasun
eremu osoa hiru erakundeen arteko titulartasun konpartitua izan behar da: Eusko
Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Lemoizko Udala.
2. Kostaldeko Lurraldearen Arloko Planak ezartzen duena
bete behar dute erakunde inplikatu guztiek: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru
Aldundia, Lemoizko Udala eta Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen
Ministerioa.
3. Lemoizko herritarrek Zentral Nuklearra okupatzen
dituen lurretan zer egingo den galdeketa bidez berretsi beharko dute.
Iberdrolak lur
eremu honen berreskurapenean duen erantzukizuna ordaindu beharra du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario