2018/03/13

102 hartzaileri Emergentzia Sozialeko Diru-laguntzak murriztu dizkiete 2017an Uribe Kostan.


Emergentzia Sozialeko Diru-laguntzak zenbait gasturi aurre egiteko baliabide nahiko ez duten pertsonei zuzendutako ez aldizkako prestazioak dira; hala nola lehen mailako beharrei aurre egiteko (janztea, hezkuntza, formazioa, osasun arreta etab.); edo ohiko bizitokiaren mantenurako beharrezkoak direnak, alokairua, hipoteka, ur gastuak, zaborra, estolderia, elektrizitatea, gasa, oinarrizko ekipamenduak etab. Gogora ekarri nahi dugu Uribe Kosta Mankomunitatea osatzen duten herrietako gizarte zerbitzuak Mankomunitate honetan zentralizatuta daudela.

Mankomunitate hau gehiengoan PNVren agintaritzapean dago eta bere lehendakari ordea Sopelako Alkatea da. Besteren artean aipatutako Sopelako udaleko alkateak 2018rako bere soldata %3 igo duen bitartean, 53.065 € arte iritsiz (legegintzaldian urtean 44.181,60€ jasotzen zituen), Uribe Kostako Mankomunitateko gizarte zerbitzuetan ez da diru nahikorik egon 2017an Emergentzia Sozialeko Diru-laguntzak eskatu dituztenen beharrak asetzeko.


Mankomunitatearen datuen arabera emergentzia sozialerako diru-laguntzak jaso dituztenen bilakaera honakoa izan da: 2011n 261, bere mailarik gorenera 2014an iritsiz 420 hartzaileekin eta 2017. urtea 221ekin amaituz. Azken urteetako diru-laguntza hau jasotzen dutenen kopururik baxuena eman den urtean (gutxi gora behera 2014an baino %52 gutxiago), ez da aurrekontu nahikoa egon eskaria asetzeko. Sopelan adibidez 75 laguntza eman diren arren horietako 47k murrizketa bat jaso dute, hau da hamar eskaeretatik 6 kasutan murriztu dira diru-laguntzak.

Herri honi dagozkion murrizketak 28.733,25 eurokoak dira. Plentzia eta Barrika izan ezik, Mankomunitateko gainontzeko herri guztietan egon dira murrizketa jaso duten hartzaileak. Zehaztapen handiago batekin murrizketak mantentzen lan (ura, zaborra, estolderia...) eta energiaren kontzeptuetan (elektrizitatea, gasa) eman dira. 2017an Eusko Jaurlaritzak Mankomunitateko udalen esku kopuru hauek jarri zituen : Sopela 114.451 €, Gorliz 58.493 €, Urduliz 33.502 €, Plentzia 45.093 €, Berango 59.036 €, Lemoiz 11.047 €, Barrika 13.220 €. Denetara 334.842 €-ko aurrekontua Mankomunitatetik Emergentzia Sozialerako Diru-Laguntzak kudeatzeko.

Argi dago aurrekontu ha ez dela nahikoa izan eta okerrena da Mankomunitatetik ez zela beste partida baten bitartez osatu. EH Bilduk bere buruari galdetzen dio ea hainbeste kostatzen den ESDak udal aurrekontu gehigarrien bitartez osatzea, Mankomunitateko udaletan bizi diren gizarte bazterkeria kasuak ekidin edo arintzeko. Mankomunitatean egin diren 102 eskariak osatzeko 63.417,18 € besterik ez dira falta izan ESDak osatzeko. Hartzaileentzat murrizketa garrantzitsua den bitartean 7 udalerrientzat kopuru oso txikia da.

Kontutan hartu behar da ere Mankomunitateak erabakiko balu laguntzak osatzea, Eusko Jaurlaritzak emandakoaren parte bat ordainduko zuela (EH Bildurekin batera adostutako Udal Legeari esker), esleitutakoaren %30a gainditzen ez duelako.


1 comentario:

  1. Argi daude PNVren lehentasunak. Obra handiekin dirua egiten dute, gehien behar dutenak lagunduz, berriz, ez.

    ResponderEliminar