2014/05/25

Gure ahotsa europar parlamentuan entzungo da!


 
EHBilduk ordezkaria izango du hurrego bost urteotan europar parlamentuan, beraz zoriontzekoa da. Jarraian, Barrikan lorturiko emaitzak aurkeztu nahi ditugu labur- labur. Kontuan izan gure ahaldunek jasotako datuak direla eta hortaz behin behinekoak direla, halere ez da aldaketa handirik egongo.


Parte hartzeari dagokionez aukera zuten 1.218 barrizkotarren artean 580k eman dugu botoa, hau da, %47, 2009an baino 3 puntu gehiago. Bozen banaketa alderdiz alderdi hurrengoa izan da:

Alderdia
Bozkak
PNV-EAJ
221
EHBildu
168
Podemos-Ahal Dugu
38
PP
31
Izquierda Plural
25
PSOE
25
UPyD
14
Equo
6
PACMA
9
Baliogabeak
6
Zuriak
6
Besteak
31
 


2009ko dautekin alderatuz zenbait ondorio azpimarra dezakegu: Alde batetik, aipatu beharra dago EHbilduk aurrera egin duela (102 II + 50 EA+Aralar) 16 boza gehiago lortuz. Azpimarratzekoa ere, gainerako ezkerrak lortu dituen bozkak, batez ere, Ahal Dugu eta Ezker Anitza zerrendarenak,  biak baturik 60 bozka baino gehiago gehitzen dutelarik ezker multzoari. Azkenik, PNVren jeitsiera aipatu beharra dago, 2009rekin alderatuz 40 bat boto galdurik. Beraz, gurean ezkerrak aurrera egiten duen bitartean, eskumak indarra galdu besterik ez du egiten, abstentzio maila txikiago eta errolda handiagoa delarik gainera. Datuok, gobernu aldaketarako bidea Barrikan ere ibiltzen hasiak garela adierazten digute, ezkerreko alkatetza lortzea inoiz baino hurbilago dugularik. Beraz, pozteko emaitzak izan dira hauek, eta eguneroko lanean jarraitzeko bultzada ederra. Mila esker danori.

 Behin betiko datuak naiz.info web gunean: http://m25hauteskundeak.naiz.info/herriak.php?id=48014


 
 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario